El camping está cerrado temporalmente debido al estado de alarma. Procederemos a la devolución de los anticipos recibidos en concepto de reservas, que han sido canceladas, a la finalización del mismo.


Notre camping est fermé en ce moment à cause de l´État d´Alarme établit par le gouvernement. Nous rembourserons à la fin de cette situation d´État d´Alarme, l´argent des clients qui ont déjà payé en avance pour obtenir des reservations et qui ont été malheureusement annulées.


Our camping is now closed due to the situation of State of Alarm imposed by the government. We will give back at the end of this period of State of Alarm, the money that the clients have already paid to ensure their reservations that have now unfortunately been cancelled.

Aurkezpena

Ongi etorri Camping Bungalows Igueldo San Sebastián kanpinera

Donostian dago, Ondarretako hondartzatik 5 km-ra, mendiaren eta itsasoaren arteko bazter eder batean. Udaleko autobus-zerbitzuak kanpina eta hiriko erdigunea lotzen ditu urte osoan. Donostiako hirian, gastronomia apartaz, arkitekturaz eta paisaia ederrez gozatzeko aukera dago, hiriko erdigunean bertan dagoen Kontxako badia zoragarria ahaztu gabe.

Kanpinean, bungalowak, Mobilhomak, 70 m²-ko partzela estandarrak eta 20 m²-ko partzela txikiak aurkituko dituzu. Igeldoko kanpina 1. mailakoa da, eta urte guztian dago zabalik.

Erreserbak

Destacados

Eskeintzak

Bungalow eskaintza

2020eko otsailaren 6tik martxoaren 30era Gau baterako egonaldietarako: BUNGALOW 2 PLAZA: 60€ gauko BEZ barne. BUNGALOW 3 PLAZA: 70€ gauko BEZ barne. (*) BUNGALOW 4 PLAZA: 75€ gauko BEZ barne. BUNGALOW 5 PLAZA: 78€ gauko BEZ barne. MOBIL HOME 4-5 PLAZA: 83€ gauko BEZ...

Deskontua partzeletan

Aprobetxatu partzeletako gure eskeintzak behe denboraldian, egun batzuk aire librean gozatzeko. Bi gau egonez gero,%10eko deskontua egingo dizugu, hiru gau egonez gero, %15eko deskontua egingo dizugu eta lau gau egonez gero, %20a. EZ GALDU AUKERA HAU!! Eskaintza...

Jarduerak

Bus Turistikoa

Goza ezazu beste era batera bidaiatuz. Bidaia honetan zehar, gure hondartzak, paisaiak, arkitektura, historia, gastronomia eta abar ezagutu ahal izango dituzu; azken finean, gure lurraldea besteengandik bereizten duten ezaugarri horiek guztiak. Autobus Turistikoaren...

Txu Txu Trena

Txu-Txu trena hiriko tren turistikoa da. Ibilbideak 40 minutuko iraupena du, gutxi gorabehera. Trenek megafonia-sistema dute. Ibilbidea lau hizkuntzatan azaltzen da: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. TXU-TXU SL enpresa 1989an sortu zen, eta tren...

Spa La Perla

La Perla Talasoterapia Donostiako Belle Epoque giroaren oinordeko naturala da. Duela mende bat baino gehiago Maria Cristina erreginak hiriburuan kokatu zuen errege-etxearen udako zentroa. Udatiar mokofinen plazeren barruan zeuden itsasoko bainuak. Plazer hark efektu...

Eureka Museoa

Eureka Zientzia Museoa, Kutxaren Gizarte Ekintza, gure gizartearentzako kultura- eta hezkuntza-baliabide bat da. Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, ingurune natural ikusgarri batean, eta museo interaktiboa da. Izan ere, informazioa modu erakargarrian...

Aquarium San Sebastian

Donostiako Aquariuma Donostiako Aquarium-Itsas Jauregia 1928an inauguratu zen, Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen (GOE) ekimenez. Izatez, Espainiako Estatuko natura-zientzietako lehen museoa izan zen. Aquariumaren aurrekaririk hurbilena Donostian 1914an egindako...

Atrakzio Parkea

Igeldo Mendiko Atrakzio Parkea, 1911n inauguratua, zenbait izen izan ditu: lehenbizi, Kasinoa izan zen; gero, dantza dotoreen esparrua; eta azkenik, atrakzio-parkea. Horrelako parke gutxi geratzen dira gaur egun. Xarma berezia du bere atrakzio zaharrei esker;...

Nola iritsi kanpinera

Kotxez

Irten N-I Madril-Irun autobiatik edo A-8 Bilbo-Behobia autobidetik ‘Donostia Ondarreta’ irteeran.

Autobusez

Udal-autobusek (dBus) ‘16 IGELDO‘ linea dute. Autobusak Donostiako erdigunetik abiatu eta kanpineraino etortzen dira; hain zuzen, kanpinean dute azken geralekua. Zerbitzua egun osoa dago. Ordu-erdia behar da ibilbide osoa egiteko, eta autobusak ordu-erdian behin igarotzen dira.

Hegazkinez

Donostiatik gertu dauden lau aireportutatik etor daiteke hirira. Hauek dira: Donostiako aireportua (Hondarribian dago. (web)), Miarritzeko nazioarteko aireportua (Frantzian dago, Donostiatik 40 km-ra. (web) Iruñako aireportua (Nafarroan dago, 75 km-ra. (web) eta Bilboko nazioarteko aireportua (web)

Trenez

Iparraldeko tren-geltokia Frantzia pasealekuan dago, hiriko erdigunean.

Camping Igueldo • Paseo Padre Orkolaga 69, 20.008 Donostia-San Sebastián • Tel: +34 943 214 502 • Fax +34 943 280 411 • Número de Registro: PSS006 •
Número de registro Parking Autocaravanas: PSS00022