Artzain Onaren Katedrala

Donostiako elizbarrutiaren egoitza da, eta Iruñeko Artxidiozesiaren barruan dago. Gipuzkoako hiriburuko erlijio-eraikinik ospetsuena da. Bertikaltasun handikoa, Gipuzkoako handiena da. XIX. mendeko azken urteetan eraiki zuten, estilo historizista neogotikoan. 1953tik da katedrala.

Lehen harria jartzeko ekitaldira joateko gonbita egin zitzaion Espainiako errege-familiari, orduan hirian uda igarotzen ari baitzen. Ekitaldi hura 1888ko irailaren 29an egin zen. Maria Kristina erregeordea, haren seme-alabak eta Antonio Orleans eta Borboikoa, zenbait ministrorekin eta gainerako agintariekin, Mariano Miguel Gomez diozesiar prelatuak Jesusen Bihotzeko behin-behineko elizan egindako mezara joan ziren. Meza amaitutakoan, errege-segizioa tenplu berria egiteko orubera joan zen. Han, lehen harria jarri zuten. Aita Santuaren eta errege-familiaren erretratuak sartu zituzten, bai eta garaiko txanpon batzuk, eta Gaceta de Madrid egunkariaren eta Elizaren Aldizkariaren ale batzuk ere. Ondoren, berunezko kaxa batez estali zuten harria. Alfonso XIII.a errege haurrak, bi urte eta lau hilabetekoak, sinatu zuen zeremoniaren aktan. Amak gidatu behar izan zion eskua, eta hori izan zen erregeak dokumentu ofizial batean egin zuen lehen sinadura.

“Cottage” estiloko jauregi batek eta lorategiek osatzen dute multzoa. Handik, Kontxako badiaren bista ederrak daude.

Camping Igueldo • Paseo Padre Orkolaga 69, 20.008 Donostia-San Sebastián • Tel: +34 943 214 502 • Fax +34 943 280 411 • Número de Registro: PSS006 •
Número de registro Parking Autocaravanas: PSS00022