4-6 plazarako Mobil Home “Premium”

Hurrengo banaketarekin: Bi logelak bi ohe txiki eta armairuarekin. Bainugela dutxarekin. Aparteko komuna. Sukalde – jangela ohe bihurtzen den sofarekin, mahaia eta aulkiak. Terraza mahai eta aulkiekin. Mobilhome hauek guztiz ekipatuta daude maindire eta eskuoihalekin. Sukaldeak indukzio plaka bat dauka, hozkailua izozkailuarekin, mikrouhin labea, kafetera, tresneria eta altzariak. Prezioan barne ere SMART telebista bat dago, klimatizadorea eta mobilhome ondoan aparkaleku bat.

Bungalowak erreserbatzeko eta erabiltzeko arauak

Bungalowetan ezin da konpainiako animaliarik eduki.

Bungalowak familia bakarrarentzat dira. Inoiz ere ezin izango dira aipaturiko pertsonen kopurua baino gehiago bertan bizi.

Bungalow bakoitzean, auto bat sar daiteke, eta hori bungalowaren ondoan aparkatuko da.

Iriste-egunean, bungalowa 18:00etatik aurrera erabili ahal izango da. Irteera-egunean, 12:00etarako utzi beharko da.

Bungalowa garbi eta txukun utziko da irteeran, iristean zegoen bezala. Sukaldeko ontziak garbitu eta zakarra biltzeko dauden zakarrontzietan utziko da. Horrela ez bada, garbitzeko zor bat kobratuko da. Bezeroak egindako fidantzatik kenduko da.

Erreserbak postaz, faxez, telefonoz, e-postaz eta webgunearen bidez egin daitezke, baina ez dira finkotzat hartuko, harik eta bezeroak egonaldiaren %50 ordaindu eta kanpinak erreserba berretsi arte.

Iristean, harrera-lekuan, 100 €-ko fidantza utziko da, gerta litezkeen kalteak konpontzeko. Fidantza hori kanpinaren esku egongo da, bezeroak irten aurretik bungalowak aztertu arte.

Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko Legea: Erreserbei buruzko politika Baliogabetzeak: idatziz egin behar dira.
Iriste-data baino 30 egun lehenago baliogabetzen bada, erreserba-aurrerapen osoa bueltatuko da. 30 egun baino gutxiago falta badira, aurrerapenaren %60 itzuliko da. Eta iriste-datarako 7 egun baino gutxiago falta badira, ez da dirurik itzuliko.

Urte osoan irekita.

Camping Igueldo • Paseo Padre Orkolaga 69, 20.008 Donostia-San Sebastián • Tel: +34 943 214 502 • Fax +34 943 280 411 • Número de Registro: PSS006 •
Número de registro Parking Autocaravanas: PSS00022