Spa La Perla

La Perla Talasoterapia Donostiako Belle Epoque giroaren oinordeko naturala da. Duela mende bat baino gehiago Maria Cristina erreginak hiriburuan kokatu zuen errege-etxearen udako zentroa. Udatiar mokofinen plazeren barruan zeuden itsasoko bainuak. Plazer hark efektu terapeutikoak, erlaxazioa eta ongizatea batzen zituen. Kontxako hondartzak “Errege Hondartza” titulua zuen orduan, eta bertan inauguratu zen La Perla bainuetxea, egurrezkoa zena hasiera batean. 1912an, ordea, bainuetxe berria egin zuten, munduko ederrenetako bat, garaiko egunkariek ziotenez. Horrela, La Perla del Océano bainuetxeak osasuna eta lasaitasuna eskaintzen hasi zen, instalazio berri haietan.
Aukera oso ona da zure oporretan edo asteburuko irteeretan erlaxatzeko . Kanpineko harreran lortu ditzazkezu deskontuak Spa La Perlarako (%20ko deskontua) sarreretako erosketetan.

Camping Igueldo • Paseo Padre Orkolaga 69, 20.008 Donostia-San Sebastián • Tel: +34 943 214 502 • Fax +34 943 280 411 • Número de Registro: PSS006 •
Número de registro Parking Autocaravanas: PSS00022